Ordu gutxi behar izan zituen atzo Renfek atzera egiteko eta iragarritako neurriak ezer ezean uzteko. Izan ere, enpresak jakinarazi zuen Urduña eta Amurrio arteko zenbait tren ordez, autobus zerbitzua eskainiko zuela.
Edonola ere, iragarpenak gutxi iraun zuen: eguerdian kartelak kendu zituzten eta arratsaldean ekin zioten bozgorailuen bidezko mezuak zabaltzeari. Horien arabera, ez da egongo aldaketarik.
Gaur goizean Aiaraldea Komunikabidea Renfeko informazio atalarekin jarri da harremanetan eta berretsi diote, momentuz behintzat, ez dela ezer aldatuko eta maiatzaren 15ean indarrean jarritako ordutegiak dagoen moduan jarraituko duela.