Atzo hasi ziren Urduñako La Antigua auzoko jaiak. 17:30ean jaurti zuten txupinazoa, eta haurrek hartu zuten jarraian protagonismo gehiena, eurentzako jolasak, buruhandiak eta duatloi proba egon baitziren arratsaldean zehar.
Txokolatea janez eman zioten ongi etorria iluntzeari, eta DJ Juanma arduratu zen gaua girotzeaz.
Gaur -larunbata- egingo dute jaien bigarren eta azken eguna, ondoren egitarauarekin:
- 09:00 Mendi martxa
- 11:00 Patata tortilla txapelketa
- 13:00 Patata-tortilla txapelketaren sari banaketa
- 15:00 Herri bazkaria
- 17:00 Briska eta Mus txapelketak
- 17:30 Puzgarriak eta apar-festa
- 20:00 Dantzaldia eta Karaokea
- 22:30 DJ Ra
- 03:00 Berakatz zopa eta zozketa
Argazkiak: La Antiguako Jai Batzordea