Larunbatean ospatu dute La Antiguako jaien bigarren eta azken eguna. Egun osoko egitaraua prestatu zuten Urduñako auzoan, mendi martxarekin hasita.
Gastronomiak protagonismo nabarmena izan zuen, tortilla txapelketa eta auzo bazkaria egin baitziren egunean zehar, eta berakatz zopa banatu zuten goizaldean. Dantzaldiak, haurrentzako jolas parkeak eta apar jaiak, briska txapelketak eta DJ Ra-ren emanaldiak osatu zuten jai programa.
Horrez gain, ohiko zozketa ere egin zuten, eta zenbaki irabazleak iragarri dituzte:
1. saria: 2037
2. saria: 2516
3. saria: 3011
4. saria: 2156
Argazkiak: La Antiguako jai batzordea