Udalerria Biziberritzeko Bulegoan aritzeko teknikari bat kontratatu nahi du Urduñako Udalak, Auzoak Berroneratzeko Proiektuaren barruan. Aiaraldea ekonomikoki suspertzeko planeko eta Europako Funtsetako dirua baliatuko dute horretarako, eta aldi baterako kontratazioa izango da.
Lanbiden argitaratu dute dagoeneko lan eskaintza, eta urtarrilaren 24ra arte dago aurkezteko epea. Arkitekto tekniko, ingeniari edo arkitekto ezagutzak izan beharko ditu langileak. Hemen ikusi daitezke deialdiaren oinarriak zehatz mehatz.