Ohiko eskema mantendu du Urduñako kintoen jaiak aurten. Larunbat goizean kalera atera ziren aurten 18 urte betetzen dituzten bizilagunak. Meza egin zuten Antiguako santutegian, eta Foru plazara mugitu ziren gero, umeentzako jokoak zein poteo musikatua egiteko.
Iluntzean, aldiz, musika eta jai-giroa nagusitu ziren hirian. Battuere batukadaren danbor hotsez bete zen alde zaharra arratsaldeko zazpietatik aurrera. Sembrando Kaos taldeak eta Zutik erromeriak hartu zuten lekukoa gero. Gaueko hamabietan, aldiz, kintoak igo ziren oholtzara, azken aldiz kantatzeko; eta jarraian, DJ Masa arduratu zen gauari segida emateaz.
Argazkiak: Urduñako kintoak