Angel Salas Larrazabal militar urduñar frankistari kondekorazioak kentzeko urrats guztiak egingo dituela iragarri du Espainiako Gobernuak

Aitor Aspuru Saez 2024ko api. 3a, 15:45

Angel Salas Larrazabal (ezkerretik hasita laugarrena) Berlinen Espainiako enbaxadorearekin.

Gorka Elejabarrieta EH Bilduko senatariak egin zuen eskaera astearteko kontrol saioan eta Espainiako Gobernuak erantzun du prozedura abiatuko duela demokrazian emandako aitortzak bertan behera uzteko.

Angel Salas Larrazabal urduñarrak Francisco Francok eta beste general afrikanistek emandako estatu kolpean aktiboki parte hartu zuen 1936an eta horren adibide izan zen Otxandion eragindako sarraskia. Berez, "Otxandioko harakina" izendatu zuten herri horretan egindako bonbardaketaren ondorioz.

Hori dela eta, Memoria Historikoko Legea betetzea eta Salas Larrazabali demokrazian emandako kondekorazio guztiak kentzea eskatu dio Gorka Elejabarrieta EH Bilduko senatariak Espainiako Gobernuari. Izan ere, Juan Carlos I. erregeak eta Felipe Gonzalezek 1991n Aire Armadako Jeneral izendatu zuten dekretu bidez, bere “aparteko merituengatik”.

Espainiako Gobernuaren konpromisoa

Angel Victor Torres Lurralde eta Memoria Demokratikoko Ministroak azaldu dio EH Bilduri hori egitera konprometitu direla. Horretarako, militar urdañarrari buruzko beharrezko txostenak eskatuko dituzte eta prozedura jarraiki, kondekorazioak ukatuko dizkiote.

Aintzat hartu beharra dago Urduñako Udalak jadanik hori egin zuela 2016an, Otxandioko bonbardaketaren eta suntsiketaren 80. urteurrenean. Hain zuzen, Otxandioko herriari barkamena eskatu zion tokiko erakundeak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide