Piztu dira Urduñako Otxomaio Jaiak. Txarlazo Mendi Taldeko kideek izan dute udaletxeko balkoitik lehen suziria jaurtitzeko ohorea, Foru Plazan bildutako jendetzaren aurrean.
Bi asteburuz luzatuko da festa giroa hirian, egitarau anitz eta zabal batekin. Hemen kontsultatu daitezke deialdi guztiak.
Aiaraldea Komunikabidetik zuzeneko emisioa egin dugu udaletxeko balkoitik, eta pregoilariekin zein Iker Santocildes alkatearekin hitz egin dugu:
🎉 Hasi dira Urduñako Otxomaio jaiak
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) May 3, 2024
Zuzeneko emisioa egin dugu udaletxeko balkoitik 👉 https://t.co/Z8W79IIIVH
🗣️Eta Iker Santocildes alkatearekin eta Txarlazo Mendi Taldeko pregoilariekin hitz egin dugu 👇👇👇 pic.twitter.com/BOEx1sNOUQ