Asteburuetan pilatzen da jende gehien Urduñako otxomaioetan. Baina, berez, ospakizunaren izenak dioen bezala, gaur da egun nagusia, maiatzaren 8a. Tradizioa izan da nagusi goizean zehar, urteroko agintarien desfilea egin baitute Antzinako Andra Mari Santutegira. Ordezkari instituzional ugari bertaratu dira ekitaldira, Iñigo Urkullu lehendakaria tartean.
📸 ARGAZKIAK | Gaur da Urduñako otxomaioetako egun nagusia, maiatzaren 8a. Ohiko agintarien desfilea egin dute goizean Antzinako Andra Mari Santutegira.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) May 8, 2024
Ikusi argazki galeria hemen 👉 https://t.co/HxjzADgA4L pic.twitter.com/3TkxuPuQHC
Eguerdian eta arratsaldean, aldiz, jai giroa nagusitu da hirian, egun hau parranda eguna delako urduñarrentzako. Kuadrilla asko geratzen dira elkarrekin bazkaldu eta festa iluntzera arte luzatzeko.
Igandera arte luzatuko dira hiriko festak, makina bat jarduerarekin. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa.
Argazkiak: Urduñako Udala