Haurrentzako jarduerak eta tradizioa uztartu dituzte gaur Urduñako Otxomaio jaietan. Umeentzako ekintzak nagusitu dira egitarauan: jolasak egon dira goizean Foru plazan, bazkaria gero toki berean, eta arratsaldean prezio murriztua ezarri dute barraketan.
🎉Umeen Eguna da gaur Otxomaio jaietan
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) May 9, 2024
Egitaraua hemen ikusi daiteke 👉 https://t.co/WEzcjlveVi pic.twitter.com/SvUAOd8Ona
Hala ere, ekitaldi instituzional nagusia eguerdian izan da: Arrastariako agintarien erromesaldia Antzinako Andra Mari Santutegira. Urtero bezala, Urduña zein Amurrioko alkateek hartu dute parte ekimenean, Arrastariako agintariekin eta bestelako ordezkari instituzionalekin batera.
🎉Arrastariako agintarien erromesaldia ere egin dute gaur otxomaioetan
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) May 9, 2024
Eguneko egitaraua hemen 👉 https://t.co/WEzcjlveVi pic.twitter.com/XYf4k7XyEs
Bihar hasiko da otxomaioetako bigarren asteburua, eta igande gauera arte luzatuko da giroa hirian. Hemen ikus daiteke egitarau osoa.
Argazkiak: Urduñako Udala