Barre eta negar artean agurtu dituzte 2024ko Otxomaio Jaiak

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko mai. 12a, 22:33

Bihotzaren erreketarekin agurtu dituzte 2024ko Otxomaio jaiak Urduñan. Ehunka lagun elkartu dira Foru plazan festei azken agurra emateko.

Amaitu dira 2024ko Otxomaio jaiak. Urduñarrek azken unera arte luzatu dute festa, eta ehunka lagun batu dira Foru plazan jaiei azken agurra emateko. Bihotzaren kalejirak barre eta negar artean zeharkatu ditu hiriko kaleak. Bihotza sugar artean erreta eta piloian bainua hartuta, datorren urteko Otxomaio Jaien esperoan geratu dira herritarrak.

Urduñako Udalak aurtengo jaien lehen balorazio positiboa egin du. Datozen egunetan jai batzordearekin elkartu eta balorazio ofiziala plazaratuko dute:

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide