Morrillona ez da balkoitik jaitsiko, tirolina jartzen zuen pertsona omentzeko

Txabi Alvarado Bañares 2024ko abu. 9a, 11:04

Iazko Morrillonaren jaitsieraren une bat. / Aiaraldea.eus

Asteazkenean zendu zen Jon Partera Basurko artziniegarra trafiko istripu batean. Hamarkada bat baino gehiago zeraman Urduñako ekitaldirako tirolina prestatzen. 

Asteazkenean zendu zen Jon Partera Basurko artziniegarra, trafiko istripu batean. Bertako Udalak eman du heriotzaren berri, eta doluminak eman dizkie senide eta lagunei:

Artziniegako mugak gainditu ditu saminak, Urduñaraino iritsiz. Izan ere, Parterak hamarkada bat baino gehiago zeraman Kalebarriako jaietan aktiboki parte hartzen, festa horietako ekitaldi nagusienean gainera. Bera arduratu da orain arte Morrillonaren jaitsierarako tirolina prestatzeaz. Pertsonaia hori urtero botatzen da Bainuetxe hoteletik, behean dauden umeei gozokiak botatzen dizkien bitartean. 

Aurten ere Morrillonak ez du hutsik egingo, baina ez du ohiko jaitsiera egingo. "Balkoira igoko naiz eta gero plazara jaitsiko naiz umeei gozokiak banatzera, tirolina baliatu gabe", azaldu du Carlos Bergado Ruizek, urtez urte jaietako pertsonaia hezur haragitzeaz arduratu den urduñarrak. Parterari omenaldia egiteko baliatuko dute ekitaldia. Horretarako, bere argazkiak eta loreak jarriko dituzte plazan. 

Hiru eguneko egitaraua

Morrillonarena ekintza nagusia izango den arren, ez da bakarra izango. Abuztuaren 14tik 16ra luzatuko dira Kalebarriako jaiak, eta giroa goizetik gauera arte luzatuko da egun guztietan.

Abuztuak 14, asteazkena

16:00 // Txupinazoa Benita Zazpi Zapirekin

17:00 // Gynkana bizikletekin
Ekarri zure bizikleta, kaskoa derrigorrezkoa izango da

19:00 // Haurrentzako entzierroa zezen zikloekin
Patata-zuritzaileen VI. lehiaketa

21:30 // Zine Zuma

23:00 // San Rokeren bingo herrikoia

Abuztuak 15, osteguna

11:00 // Bonba eta suziriak jaurtitzea

11:30 // Buruhandiak askatzea

13:00 // Txapela jaurtitzeko txapelketa

14:30 // Auzotarrentzako bazkaria

17:00 // Mus txapelketa

18:00 // Pin pan pun piñatak apurtzea!!

19:00 // Igel txapelketa

19:30 // Nicolas Chevalie & Señor Gonzales
Magia, umore eta sabel-hiztun emanaldia

20:30 // Morrillonen bilaketa eta harrapaketa

21:00 // Morrillonen jaitsiera eta Jon Partera Basurkori omenaldia

21:30 // Barbakoa herrikoia

22:00 // Musika DJ Juanmarekin

00:00 // Suzko zezena

00:15 // Musika DJ Juanmarekin

Abuztuak 16, ostirala

10:00 // Goizeko diana, traka eta suziriekin

10:30 // Lore eskaintza

12:00 // Musika-girotzea trikitiarekin

12:30 // Meza Buen Suceson
Gure nagusien omenaldia eta hamaiketakoa

13:30 // Aurreskua eta brindisa
San Rokeren irudiaren aurrean

15:30 // Nagusiei bisita
Udal egoitzan, txokolate eta trikitiarekin

17:00 // Haurrentzako jolasak

18:30 // Txokolatada

19:00 // Buruhandiak askatzea

20:00 // Zozketa: San Roke miraria

20:30 // Jai-amaierako traka

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide