Dena prest Belardi haragi transformazio zentroaren inauguraziorako

Txabi Alvarado Bañares 2024ko ira. 20a, 21:33

Hiltegia abuztutik dago prest. / Aiaraldea.eus

Bihar eguerdian egingo dute Urduñako hiltegiaren aurkezpen publikoa.

Uztailetik darama Belardi Haragi Transformaziorako Zentroak prest, baina larunbat honetan egingo dute inaugurazio ofiziala. Goizeko hamaiketan egingo diete ongi-etorria gonbidatuei, eta orduan aurkeztuko dute hiltegiaren proiektua. Bisita gidatua egingo dute jarraian, eta 13:00etan tokiko produktuak dastatzeko aukera egongo da, Zapalan elkartearen eskutik. 

Urduñako adingabeen zentroko gazteekin lan egiten du elkarte horrek. Hain zuzen, bizilagun horien lan-munduratzean ekarpena egin nahi dute Belardin, bertan ikasteko programa garatuz.  

Bedarbide abeltzainen elkarteak sustatu du azpiegitura berriaren eraikuntza. 1,5 milioi euroko inbertsioa egin dute horretarako. Eskualdea sozioekonomikoki suspertzeko larrialdiko planaren bitartez lortu zuten diruaren %40a, fundazioen ekarpenen bidez beste %30, eta abeltzainek eurek aurreratu dute azken %30a. Momentuz 35 bazkide ditu taldeak, baina eskaera gehiago jaso dituzte. Horrez gain, Laudioko Udalak hitzarmena sinatu du elkartearekin, Laudioko abeltzainek bazkide tratua jaso dezaten. Modu horretan, Laudioko hiltegiaren itxierak utzitako hutsunea betetzea espero dute. 

Proiektuaren gaineko xehetasun gehiago eman zituen Mikel Kormenzanak Aiaraldea Komunikabidearekin abuztuan eginiko elkarrizketan:

Urduñako Udaleko ordezkariak ere bertaratuko dira biharko aukezpenera. Tokiko erakundeak nabarmendu du Bedarbide Elkarteak "10 urte baino gehiago" daramala proiektu honetan lanean eta azpiegitura berria "mugarri bat" dela tokiko abeltzainentzat, "Nerbioi garaian haragia ekoizteko apustu sendoa" izateaz gain. Gauzak hala, herritar guztiei luzatu diete ekitaldira bertaratzeko gonbita. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide