Urduñan bizi diren kultura anitzen laginak ezagutzeko aukera egongo da bihar, dantza, musika eta gastronomiaren bitartez, bereziki. Foru plaza hartuko dute horretarako eta Bolivia, Nikaragua, Ekuador, Honduras, Peru eta Euskal Herriko adierazpen kulturalak egongo direla ziurtatu dute.
Dena den, gogoratu beharra dago topaketa hauetan Kolonbia, Paraguai, Uruguai, Venezuela, Mexiko, Sahara, Aljeria, Maroko, Senegal, Guatemala eta Nigeriako herritarrek ere parte hartu dutela.
Izan ere, ez da lehen aldia horrelako ekitaldia antolatzen dutela, eta egun osoko egitaraua prestatuko dute:
- 12:30 // Txupinazoa buruhandiekin
- 13:00 // Kulturarteko sukaldaritza eta plateren dastatzea
- 13:30 // Euskal dantzak
- 17:00 // Kalejira arratsaldean plazan dantzatuko duten taldeekin: Bolivia, Nikaragua, Ekuador, Honduras, Peru eta Euskal Herria
- 18:00 // Dantza erakustaldia
- 19:30 // Areto dantzen klaseak
- 20:30 // Kontzertuak eta DJak