EMILIO PEREZ

"Gutxi dira gaur elizaz ezkontzen direnak, eta gutxi horien artean badira lehendik ezkontza zibila eginikoak"

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko aza. 15a, 07:00

Urduñako apaiza da Emilio Perez. / Aiaraldea.eus

Elizan ospatutako ezkontzek behera egin dute ezkontza zibilen aurrean. Egoera horren inguruan gogoetatu du EMILIO PEREZ Urduñako apaizak.

Datuei erreparatuta ezkontza kopuruak behera egin du azken hamarkadetan. Zuk ere nabaritu duzu jaitsiera hori?

Gutxi dira gaur elizaz ezkontzen direnak, eta gutxi horien artean badira lehendik ezkontza zibila eginikoak.

Nola aldatu dira ezkontza ohiturak azken urteetan?

Gaur bikote gehienak ezkontza bizitza egiten hasten dira, inolako ospakizunik gabe. Formalki ezkondu egiten dira seme-alabei begira, bikotekideek 30 urteak ondo pasatuta/gainditutadituztela. Aspaldian ezteietan etxekoak eta adiskide gutxi batzuk biltzen ziren. Gaur ezkontzetan ezkongaien lagunak dira gehiengo nabarmena. 

Orain dela 100 urte, neskak 20 urtetik bueltan eta mutilek 24 urtetarako ezkontzen ziren. Erditzean ama asko hiltzen zirenez, oso arruntak ziren bigarren ezkontzak. Ezkonduen elkarbizitza, batez beste, 12 urtekoa zen. 

Gaur egun elizatik ezkontzea erabakitzen duten bikoteen kasuan, zein da euren motibazioa: fede erlijiosoa edo tradizioa mantentzea?

Ezkontzeko arrazoiak askotarikoak dira. Kristau batek ez du ezkontza egingo bakarrik sinestuna delako; aldi berean hor izango dira maitemina, elkarbizitza pozgarria, onura ekonomikoa, burujabetza, haurrak izateko itxaropena.  Jendaurreko ezkontza batek, zibila zein erlijiosoa izan, adierazten du zein garrantzi handia duen bikotearentzat eta etor daitezkeen seme-alabentzat. 
Bestalde, bikoteen haustura oso mingarria ohi da. Adi egoteko moduko abisua da. Aiaraldeko ezkon-aurreko ikastaroetan, bikote-komunikazioaz ekarpen baliotsuak egiten dituzte. 

Ezkontza gutxi egiten dudan garai honetan, badakit zein polita izan den senar-emazte askoren bizitza. Bataioetan, zilarrezko edo urrezko ezteietan, bai eta hileta elizkizunetan ere, hurbiletik eta ezin argiago sumatu dut nolako esperientzia sakona eta aberatsa bizi izan duten bikote askok: beti lan ugari, une latzak, gozotasun paregabeak eta maitasun bizi-bizia urteen buruan. Eskerrak ematen hasi eta luze jo dezakete atseginez beterik.  

Biblian Jainkoaren irudi mamitsuenak senar-emazteen maitasunetik hartuak dira. Maitasun samurrak jotako esperientzia islatzen du Jesusek Ebanjelioan. Frantzisko Aita Santuak 2016an “Maitasunaren poza” entziklika argigarria idatzi zuen familien gorabeherez. Amaitzeko, esaera zahar bat: “Maitasuna egiazkoa non, hantxe Jainkoa”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide