Aiaraldeko gazteen euskara topaketa egingo dute bihar Urduñan. Arratsaldeko bostetan hasiko dute ekimena Alondegian, solasaldi batekin. Lau gaztek hartuko dute hitza bertan: Irune De la Maza Olagorta eta Alaitz Elizburu Agirre Euskarabenturako kideek, Leo Bueriberi komunikatzaileak eta Josu Lizarralde Berañan Galtzaundi euskara taldeko ordezkariak.
Solasaldiaren ostean, bakarrizketaz gozatzeko aukera egongo da Foru plazan, Julen Axpe umoregilearen eskutik.
Biharko jardunaldiekin berotuko dituzte motorrak datorren asteburuan egingo den Aiaraldeko Euskararen Egunari begira. Aurten Arrankudiaga-Zollon izango da ospakizuna, abenduaren 1ean (igandea), eta goizetik arratsaldera arte luzatuko da egitaraua.
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak hiru urte daramatza gazteei bideratutako jardunaldi hauek antolatzen, tokian tokiko eragileekin elkarlanean. Faktorian egin zuten lehen edizioa eta Amurrioko Gaztetxean bigarrena: