Prozesioetan aterako diren partaide berrien tunikak bedeinkatuz ekin zioten atzo Urduñan Ostegun Santuko ospakizunei. Erramu Igandeko prozesioan abiatutako ospakizunei segida eman zioten atzo Olio-Santuen prozesioarekin.
Gaur ere kalera atera dira Kristoren Eskola Santuko kideak. Goizaldeko bostetan egin dute lehenengo prozesioa, eta beste hainbeste egingo dituzte egunak aurrera egin ahala, eguraldiari begira beti ere. Izan ere, arratsalderako iragarritako euriek kolokan jar dezakete 17:30etan ospatzekoa duten Jaunaren Pasioa.
Hemen kontsultatu daitezke Urduñako zein inguruko herrietako erlijio ospakizun guztiak.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta Etxosi Bordes