CD Orduñako Bizkaiko Kopako txapeldunek omenaldia jasoko dute bihar. Arbieton izango da ekitaldia eta klubeko gizonezkoen partida baino lehen egingo dute.
Izan ere, CD Orduñako herrialdeko bigarren mailako taldeak igandean lortu zuen berriro Bizkaiko Kopa irabaztea eta aitortza publikoa egin nahi diete jokalariei lehia estu baten ondoren onenak izateagatik.
Bederatzi urte itxaron behar izan du klubak, aurreko txapelketa 2016an bereganatu baitzuen. Hori bai, futbolariek Aiaraldea Komunikabideari argitu diotenez, oraindik ez dute garaikurra jaso.