Profesional ohi eta herriko pilotariekin osatutako kartelak herritar ugari elkartu zituen igandean Urduñako Jai-Alai pilotalekuan. Ikusmira handia sortu zuen, besteak beste, Xala eta Goñi aurrelarien presentziak, eta ikuskizunak ez zuen hutsik egin.
Herriko pilotarien desafioa bilakatu da, ordea, Otxomaioetako pilota partidetako osagai nagusia, eta horrela izan zen atzo ere. Ripa-Albizuri eta Karra-Gorostizaga bikoteen arteko norgehiagokak zaleen animo oihuak eta txaloak altxatu zituen.