Tradizioz eta solemnitatez beteriko ekitaldiarekin abiatu dituzte Urduñan Otxomaio eguneko ospakizunak. Ohiturak agintzen duen moduan, udaletxetik Antzinako Andra Mariren Santutegira desfilea egin dute hiriko udalbatza osatzen duten ordezkari publikoek eta Lendoñogoiti, Lendoñobeiti, Mendeika eta Belandiako alkateek.
Urduñako agintari eta ordezkari publikoekin batera, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria edota Aitor Esteban Euskadi Buru Batzarreko presidentea izan dira, besteak beste.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte