Amaitu dira Otxomaio jaiak, bederatzi eguneko maratoiaren ostean. Gaueko bederatzietan egin dute festak agurtzeko ekimena, ohiko eskema jarraituta. Dozenaka lagun atera dira Foru plazatik, Bihotza buru izan duen kalejiran. Erraldoiaren atzetik eraman dute hilotza, negarrak eta barreak musika bandaren doinuen arabera tartekatuz.
Kale Barria eta Burgos kaleak zeharkatu ostean itzuli dira plazara, eta bertan eman diote zu Bihotzari, festei agur esanez. Ondoren, hiriko nerabe ugari animatu dira piloiko uretan murgiltzera.