Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioak deia zabaldu du ekainaren 1ean Urduñan laguntzeko. Izan ere, igande horretan ospatuko dute Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia eta boluntario ugari beharko dituzte.
Izan ere, EHIGEk azpimarratu duenez, "jai guztioantzat da eta guztion artean egingo dugu".
Auzolan horretan izena emateko inprimakia zabaldu dute horretarako. Aukera ezberdinak eskainiko dituzte ekarpena egiteko, bai aurreko egunean ardurak hartuta edo ekainaren 1ean bertan errepidean, bazkarian, guneetan, aparkalekuan edota informazio puntuan egonda. Txanda gehienek bi edo hiru orduko iraupena dute, gutxi gorabehera, eta bat baino gehiago egin daiteke, jakina.
Bestalde, lan zehatzak betetzeko tartea ere emango dute (estaria, iturgina, elektrikaria...).
Bideoklipa eta abestia prest
Abenduan jakinarazi zuten Urduñak hartuko zuela aurtengo Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia eta aste gutxi geratzen dira jadanik.
Ver esta publicación en Instagram
Dagoeneko urrats garrantzitsuak egin dituzte eta abestia eta bideoklipa aurkeztu zuten apirilean eta aurreratu zuten, besteak beste, Makusi Gunea egongo dela. Antolakuntzak laster emango du egitarau osoaren berri eta, ondorioz, bere sare sozialak arretaz jarraitzeko eskatu du.