Kategoriari eusteko, azken jardunaldian irabazi beharko du CD Orduñak

Aitor Aspuru Saez 2025eko maiatzaren 19a

None
None
None
None
None
None
None
None
None

Larunbatekoa jardunaldi gazi-gozoa izan zen Arbieton. Harrobiko bi talde txapeldunei pasilloa egin zieten, baina Mungiak 0-1 irabazi zuen talde nagusiaren aurka.

CD Orduñak aukera bakarra izango du asteburu honetan Lurraldeko Bigarren Mailan jarraitzeko eta horretarako ezinbestekoa izango du irabaztea.

Hori lortuta, ez dena erronka txikia, bi aukera egongo lirateke: edo zuzenean kategorian geratzea edo play offa jokatu behar izatea horretarako.

Edonola ere, CD Orduñak ezingo du kale egin. Izan ere, beste bi talderekin ari da borrokan horretarako: Mungia eta Sondika.

Mungiak larunbatean irabazi zion Arbieton eta horri esker puntu bateko abantaila eskuratu du. Sondikak, aldiz, hiru puntuko tartea dauka bere alde CD Orduñarekin.

Horregatik, azken jardunaldia hil ala bizikoa izango da hirurentzat. Hain zuzen, Mungiak eta Sondikak elkarren kontra jokatuko dute. Sondikak gutxienez berdintzea beharko du. Sailkapenean berdinduko balu CD Orduñarekin, aiaraldearren alde dago gol averagea. Mungiak ere irabaztea behar du, CD Orduña atzean uzteko.

Larunbatean pasilloa harrobiko talde txapeldunei

Larunbatean Arbieton CD Orduñak eta Mungiak txapeldunen pasilloa egin zieten tokiko bi talderi: 2016ko benjaminei eta 2011ko haurrei.

Biek lortu dute euren txapelketak irabaztea eta aitortza jaso zuten euren futbol zelaian.

Argazkiak: Chris Gomez Dominguez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide