CD Orduñak modu agonikoan lortu du kategoriari eustea

Aitor Aspuru Saez 2025ko mai. 30a, 08:00

None
None
None

Lurraldeko Bigarren Mailan jarraituko du hurrengo denboraldian, azken minutuan garaipena lortuta.

Hil ala biziko partida zuen CD Orduñak igandean Uritarra klubaren kontra eta, zorionez, ez zuen kale egin. Helburua betetzeko, ordea, sano sufritu zuten taldeak eta baita bisitari moduan Larrabetzun zeuden jarraitzaile gorriek ere.

Markaiguak 2-3 emaitza jaso zuen norgehiagokaren amaieran, baina irabazteko azken minutura arte itxaron behar izan zuten urduñarrek, orduan egin baitzuten garaipeneko gola.

Horrez gain, matematika ariketa egokitu zitzaien gorritxoei. Izan ere, kategoria galtzeko arriskuan zeuden beste bi taldeen eta euren artean jokatu zuten azken jardunaldian. Alde batetik, Mungia zegoen (urduñarrak baino puntu bat gehiagorekin) eta bestetik, Sondika, hiru puntuko abantailarekin.

Azkenean, Mungia gailendu zen (aurreko astean Arbieton egin bezala) eta Sondikarekin sailkapenean berdindu eta gero, CD Urduñak baliatu zuen bere alde zegoela gol averagea.

Dantzan zegoen beste aldagaia zen play offa jokatzea edo ez, baina Zazpi Landa kluba Lurraldeko Lehen Mailatik bigarrenera jaitsi denez, bere filialak ere galdu du kategoria, biek ezin baitute aldi berean lehiatu.

Argazkiak: Iker Gorostiaga

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide