Duela 30 urte Urduñako guraso talde batek euskarazko hezkuntza publikoaren alde egindako "apustu ausarta" balioan jarri zuten atzo ospatu zuten Euskal Eskola Publikoaren Jaian. Orduan landatutako hazia herrian errotu eta Urduñako Herri Eskola hiriko komunitatearen ardatz garrantzitsua dela aldarrikatu zuten bertako ikasleek, irakasleek, langileek zein gurasoek.
Goizeko lehen ordutik arratsaldera arte luzatu zen egitaraua, eta jai-giroa izan zen nagusi hiriko kaleetan. Urduñako Herri Eskolak Santurtziko eskola publikoei luzatu die datorren urtean Euskal Eskola Publikoaren jaia antolatzeko lekukoa.
Aiaraldea Komunikabideak zuzeneko emisioa egin zuen eskolako patiotik goizean:
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte