Kultur sorkuntza Aiaraldean

'Cuatro paredes' filma aurkeztu du Ibon Cormenzanak Urduñan

Aitor Aspuru Saez 2025ko eka. 10a, 14:10

Proiekzioaren irudia. / Aiaraldea.eus

Antzinako Andra Mari Eskolan egin zuten proiekzioa larunbatean, hirian grabatu baitute filma.

Ibon Cormenzanak larunbatean aurkeztu zuen Cuatro paredes filma Urduñan. Bertan grabatu du pelikula, Alde Zaharreko etxebizitza batean nagusiki; eta, izenburuak iradokitzen duen moduan, istorio gehiena espazio itxian filmatu dute. Irudiren bat Antzinako Andra Mari Eskolan ere hartu dute.

Zinemagileak eurak azaldu zuenez, familia gurasobakarren prekarietateari buruzkoa da proiektua eta Save the children gobernuz kanpoko erakundearekin landu dute elkarlanean. Erakunde horren proposamena izan zen pelikularen sorburua.

Berez, apirilean izan zen filma luzearen aurrestreinaldia BCN Film Festen eta ostiralean heldu zen zinema aretoetara. Hori baliatuta, ezusteko estreinaldia egin zuten Urduñan eta, denbora tarte txikia erabili bazuten ere, ehun lagunek baino gehiagok parte hartu zuten proiekzioan.

Urduña berriro

Berez, ez da lehenengo aldia Ibon Cormenzanak Urduñan grabatzen duela. Hain zuzen, El bus de la vidaren errodajea ere hirian izan zen eta zuzendaria oso pozik geratu zen izandako harrerarekin.

Horrez gain, Cormenzanak aipatu zuen bere aiton-amonen gorpuzkiak Urduñako hilerrian dituela eta umea zenean ezagutu zuela hiria.

Proiekzioan Manuela Valles antzezleak ere parte hartu zuen. Aipatu beharra dago Sofia Otero antzezlea ere agertzen dela pelikulan. Basauriko umea famatu bilakatu zen Esti Urresola laudioarraren 20.000 especies de abejas filmean egindako lanari esker.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide