Aste honetan Arabako Foru Aldundiak iragarri du zinema estudioa eraikiko duela Amurrion eta gaur bertan Elixabete Etxanobe Bizkaiako Ahaldun Nagusiak asmo bera aurreratu du Urduñan. Elkartegiko pabilioi batean kokatuko dute azpiegitura, Aldundikoa baita.
Vocento taldean egindako elkarrizketan, Aldundiko ordezkariak adierazi du Zorrozako Hubaren luzapena izango dela eta Bilboko Udalarekin elkarlanean gauzatuko dutela.
Etxanobek ziurtatu du helburu bikoitza beteko duela egitasmoak. Alde batetik, hirian gero eta arruntagoak bilakatu diren errodajeei espazioa eskaintzea eta, bestetik, modu egonkorrean baliatu nahi dutenei eskaintzea.
Halaber, diputatuak argitu du proiektua erabat bizkaitarra dela eta ez duela inolako harremanik Arabako Foru Aldundia prestatzen ari denarekin.