Urduñako igerilekuak itxi egin dituzte, uretan norbaitek kaka egin duelako berriro. Gaur eguerdian aurkitu dute gorotza uretan eta igerilekuetako arduradunek azpiegitura itxi dute. Uda honetan hainbatetan errepikatu den egoera da honako hau. Tokiko Gobernuko kideek Aiaraldea Komunikabideari azaldutakoaren arabera, gizon nagusi batek izandako istripua izan da gaurkoa.
Behin azpiegitura itxita 6-8 ordu bitarteko garbiketa lana dagoela aurretik azaldu du Uxue Mendibil zinegotziak. Orain igerilekua robot automatikoarekin garbitu, berriz kloratu eta klorazio maila konpentsatu arte itxaron beharko dute erabiltzaileek. Udalaren nahia bihar goizeko lehen ordurako zerbitzua berriz ere martxan egotea da.