Kale Barriako jaiak ospatzen ari dira Urduñan egunotan. Gaurkoan Morrilloiaren jaitsierak girotu du egitaraua. Tradizioari jarraituz Aduanatik behera egin du pertsonaia ezagunak, airean goxokiak banatzen zituen bitartean.
Morrilloiaren papera betetzen duen Carlos Bergado urduñarrak iaz zendutako Jon Parterari eta bere aurretik Morrilloi izandako pertsonei eskaini die gaurko ekitaldia. Morrilloiaren tirolina eta beharrezko azpiegituraren arduraduna izan zen Partera artziniegarra hamarkada bat baino gehiagoz.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte