Pasa den astean Koroatze jaiez gozatu eta gero, urduñarrek aukera berria izango dute ospakizunetan buru-belarri sartzeko. Antiguako auzunean izango dira hitzorduak eta larunbatean zein igandean adin oroko herritarrentzako ekintzak prestatuko dituzte.
Berez, ofizialki, egitaraua atzo hasi zen kanpai dangada eta mezarekin, baina jaiak ostiralean egingo du eztanda, umeei bideratutako egitarauarekin:
- 17:30 // Hasiera
- 18:00 // Haurrentzako jolasak
- 19:00 // Duatloi jolasak, 12 urte arteko umeekin, Gualdetxu MTB taldeak antolatuta
- 19:30 // Buruhandiak
- 20:00 // Txokolate jana
- 20:30 // Karaokea
- 22:00 // DJ Juanma