Gaur bi gai izango ditugu hizpide. Alde batetik, Uxue Mendibil izango dugu gurekin. Urduñako Kultura, Euskara, Hezkuntza, Kirolak eta Gazteria arloetako zinegotzia da bera, eta Otxomaioen atarian bertaratuko da podcastera. Hala ere, jaiez harago, beste hainbat gai ere jorratuko ditugu berarekin, udal aurrekontuak edota tokiko erakundeak dituen beste proiektu batzuk tartean.
Bestetik, Agurtzane Intxaurraga orozkoarrarekin ere mintzatu gara. Berak zuzendu du BECen larunbat honetan Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo zaien omenaldi jendetsua, eta horren inguruan arituko gara berarekin.