Pilotaren mitoak elkartuko dira Urduñako Jai Alai Pilotalekuan

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 4a

Mikel Goñi eta Tittin arituko dira aurrez aurre, besteak beste. / Aiaraldea.eus

Maiatzaren 10ean eskualdeko gazteak eta elite mailako pilotariak arituko dira Urduñan, Jai Alai Pilota Elkarteak antolatutako partidetan.

Goi-mailako pilota partidez gozatzeko aukera egongo da maiatzaren 10ean Urduñako Otxomaio Jaietan. Ohiko hitzordua bilakatu da jaietako lehenengo igandean pilotalekura bertaratzea, eta aurten ere ez diote zitari hutsik egingo Jai-Alai Pilota Elkarteko kideek.

Tokiko pilotariak

“Gazteak pilotalekura erakartzea” izan da azken urteetan Jai-Alai Pilota Elkartearen xedea. Horretarako, arrakastatsua suertatu den formatua errepikatuko dute beste behin ere: tokiko pilotariak kantxara ateratzea.

Hain zuzen ere eskualdeko ordezkaritza zabal batek osatuko du Aiaraldeko kirolarien kartela aurtengo Otxomaioetako jaialdian. Izan ere, Urduña, Orozko, Amurrio, Laudio, Arrankudiaga eta Delikako kirolariek egingo dute bat partidetan. Herri bakoitzeko bana, sei guztira.

Berritasun gisa, ordea, jokatzeko era aldatu egingo dute zertxobait. Bi bikoteen arteko lehia hutsaren ordez, hiru bikoteen arteko kiniela jokatuko dute. Tanto bakoitzaren ostean tantoa galtzen duen bikotea kantxatik atera beharko da, eta hirugarren bikotea sartuko da norgehiagokan. Tanto bakoitzean, huts egiten duen bikotea aldatuz joango da beraz, 22 tantora iristen lehenek irabaziko dute kiniela.

Hauek dira lehian arituko diren hiru bikoteak: Gorostizaga-Barbara, Gonzalez, Ayesta eta Beaskoetxea-Albizuri.

Pilotaren mitoak

Aiaraldeko pilotariek euren lanak egin ostean elite mailako gizonezkoen pilota partidaz gozatzeko aukera egongo da. Eskupilotaren mitoak elkartuko dira Urduñako Jai Alai Pilotalekuan: Titin III, Merino I, Goñi II eta Alduntzin. Augusto Ibañez Titin-ek eta Mikel Goñik dagoeneko ezagutzen dute zer den Otxomaioetako jaialdia, eta ikuskizuna ziurtatuta egongo da.

Maiatzaren 7ko pilota partidak 18:30etan hasiko dira. Sarrerak 8 euroko prezioa izango du, baina klubeko bazkideek 5 eurotan eskuratu ahalko dituzte. Gazteak pilotalekura animatzeko ahaleginean 16 urtetik beherakoek doan izango dute pilota partidez gozatzeko aukera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide