Urduñako museoak ateak ireki ditu berriro, hiru hilabeteren ostean

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 8a

Museoaren kanpoko aldea, artxibo irudi batean. / Orduña Hiria Museoa

Efizientzia energetikorako lanak abiatu zituzten otsail amaieran. Espero baino hilabete geroago ireki dute berriro, eta lanen "azken ukituak" direla eta gradualki egingo dute.

Maiatzarekin batera ateak zabaldu ditu berriz ere Urduña Hiria Museoak. Hiru hilabete iraun dituzten lanak amaitu ostean, erakusketa eta ekintza berriak hartuko ditu museoak datozen hilabeteetan. 

Hain zuzen ere, hilaren lehenean inauguratu zuten 'Urrutiko Haurtzaro baten Jolasak eta Jostailuak' erakusketa. Manu Alzueta eta Nerea Perez senar-emazteen bildumaren lagin bat egongo da museoan. Azken 35 urteetan, 1960ko hamarkadaz geroztiko 3.000 jolas eta jostailu baino gehiago bildu dituzte. Urrira arte egongo da museoan ikusgai.

Hurrengo larunbatean, maiatzaren 16an, Encarni Lopez artista ugaotarraren Larrua arte erakusketa helduko da museora, eta uztailaren 19ra arte bisitatu ahalko da. Horrez gain, hilabete amaieran Jose Maria Pinto Rey Artziniegako margolariaren obra ikusgai jartzea espero dute. 

7. urteurreneko ospakizuna

Urduña Hiria Museoak zazpi urte beteko ditu aurten eta hori ospatzeko ekitaldi berezia prestatu dute. Zehazki, Laudioko Bi Hotsak abesbatzak emanaldia eskainiko du maiatzaren 15ean, Otxomaio jaien egitarauaren baitan. Harresi barruan izango da emanaldia, eta euria eginez gero parrokiara lekualdatuko da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide