Otxomaioetako egun nagusia da gaurkoa, maiatzak 8. Urtero legez Antiguako Amaren Santutegira egin dute dute desfilea hiriko agintariek; tartean ziren udalabatza osatzen duten zinegotziak, Larruazabalgo Lau alkateak eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea. Gerora batu dira Elitxabete Etxanobe Foru Diputatua edota Iker Casanova EH Bildukoa batzarkidea, besteak beste.
Ehunka urduñar elkartu dira Antiguako Amaren Santutegian. Tradizioa jarraiki ama birjinari botoa berritu du hiriak Deituko Unibertsitateko errektore den Juan Jose Etxebarriak zuzendutako elizkizunean.
Goizeko ordu txikiak arte luzatuko da jai-giroa gaur Urduñan, eta astebururako ere makina bat ekintza antolatu dituzte. Kontsultatu ekitaldi guztiak hemen.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte