Azken txanpan murgilduta daude uneotan Urduñako Otxomaio jaiak. Atzo abiatu zuten asteburuko traka, kuadrillen eskutik. Kalejiran aritu ziren gazte taldeak hiriko kaleetan barrena, elektrotxarangarekin. Ondoren, urteroko afaria egin zuten lagunartean, Foru plazako arkupeetan, Urduñako Gazte Asanbladaren eskutik.
Bi egun eskas
Igande iluntzean amaituko dira Urduñako festak, baina jarduera ugari geratzen dira oraindik. Hemen ikusi daiteke gaurko egitaraua eta hemen biharkoa.