Indarkeria matxistak Urduñan tokirik ez duela aldarrikatu dute, “jaietan gertatutako eraso larrien aurrean”

Txabi Alvarado Bañares 2026ko maiatzaren 16a

Ehunka lagun bildu dira ostiral arratsaldean Foru plazan eginiko elkarretaratzean. 

Ehunka lagun bildu ziren atzo Urduñako Foru plazan, Otxomaioen lehen zatian gertatutako “eraso matxista larriak” salatzeko. Jaiak koordinatzeko mahaiak deitu zuen protesta, “elkartasuna eta babesa” erakusteko erasoak jadan dituzten emakumeei, eta “argi” uzteko "ez dagoela inolako justifikaziorik indarkeria matxistarako". Elkarretaratzean aldarrikatu zutenez, indarkeria matxistak “ez du tokirik Urduñan”, eta “erantzun kolektiboa” artikulatzeko deia luzatu zuten horren aurka borrokatzeko. 

Era berean, gogorarazi zuten badaudela “arretarako eta laguntzarako baliabideak”, jaietarako propio prestatu direnak, puntu morea edota txosnetan aktibatutako protokoloa kasu. 

Jaien antolatzaileek bereziki garrantzitsutzat jo dute “komunitate gisa” erantzutea, , "elkar zainduz eta indarkeria matxistarekiko zero tolerantziarekin". Horregatik, “udalerri osoari” eskatu diote “konpromisoa hartu dezan errespetuan eta berdintasunean oinarritutako jaiak eraikitzeko”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide