Gaur amaituko dira Otxomaio jaiak, eta ez dira gutxi goizetik arratsaldera arte etxetik igaro gabe salto egin duten urduñarrak, hiriaren DNAn txertatuta dagoen "kafe torero"-ari jarraiki.
Horretan bidelagun izan dituzte gaur Marmitaren elkarteko kideak, paella prestatu baitute Foru plazan, eta 300 errazio banatu dituzte bizilagunen artean.
Bien bitartean, Deriba taldeak kontzertua eskaini du, plazaratu berri duen diskoko kantuak aletuz.