Kokaina, anfetamina, marihuana eta haxis kopuru handiak atzeman zituen Guardia Zibilak Urduñan astearteko operazioan

Aitor Aspuru Saez 2026ko maiatzaren 29a

Astearteko operazioaren irudia. / J. G.

Bi lagun atxilotu zituen asteartean Guardia Zibilak Urduñan droga trafiko sare baten kontrako operazioan. Guztira 16 pertsona akusatu dituzte.

Asteartean goizeko lehen orduan Guardia Zibileko agente ugarik bi urduñar atxilotu zituzten. Gaur azaldu dutenez, droga salmenta sare zabal baten kontrako operazioa egin zuten eta Urduñan, zehazki, "kokaina, speed (anfetamina), marihuana eta haxis kopuru handiak" harrapatu zituzten.

Horrez gain, suzko arma labur eta gama altuko auto bana ere eraman zituzten. Atxilotuei osasun publikoaren kontrako eta droga trafiko delituak leporatu dizkiete.

Hamasei lagun atxilotu zituzten eta aldi berean beste horrenbeste higiezin miatu zituzten, pabilioi industrial bat barne. Bizkaian, Burgosen, Toledon eta Kantabrian izan ziren erregistroak.

Makro-operazioa

Lehenik eta behin, Guardia Zibilak azaldu du operazio handia izan zela astearteakoa. Hamasei lagun atxilotu zituzten eta aldi berean beste horrenbeste higiezin miatu zituzten, pabilioi industrial bat barne. Bizkaian, Burgosen, Toledon eta Kantabrian izan ziren erregistroak. Bizkaian zortzi herritar inplikatu dituzte.

Institutu armatuak jakinarazi du sareak modu jerarkizatuan funtzionatzen zuela, segurtasun neurri ugarirekin eta ardurak banatuta. Burua, antza, Merindadeetan bizi zen.

300 agentek parte hartu zuten operazioan eta hamar dosi fentanilo, 9.184 gramo kokaina arrosa, 179 gramo kokaina, 3.001 gramo speed, 18.648 gramo ketamina, 850 extasi dosi, 3.495 gramo haxis, eta 24.280 gramo marihuana bildu dituzte, baita 62.230 euro eta lau arma ere.

Poliziak adierazi du hamabost salmenta puntu, hiru laborategi eta kalamu landaketa bat ezgaitu dituela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide