Kepa Junkera omenduta eta tokiko musikariei protagonismoa emanda igaro da Urmuga Aiaraldetik

Erredakzioa 2026ko uztailaren 28a

Bi emanaldi berezi eskaini zituzten ostiralean eta larunbatean, Artomañan eta Urduñan, hurrenenez hurren. 

Bi emanaldi berezi eskaini ditu Urmugaren Urtanta ekimenak Aiaraldean. Ostiral arratsaldean Artomañan egon ziren Et Incarnatus Orkestrako kideak kontzertua eskaintzen. Larunbatean, aldiz, Urduñara mugitu ziren. Kontzertua Santutegiko aurreko lorategietan egitea zuten aurreikusita, baina alboko komentuko arkupeetan egin zuten azkenean, eguraldi txarra dela medio. 

Erromeria izan zen emanaldiaren ardatza. Gorka Hermosa soinujoleak egin zuten sarrera, filma labur bat grabatu baitu Zumagarragako trikitiari buruz. Instrumentu hori Euskal Herrira nola iritsi zen azaldu zuen, eta nola uztartu zen erromerietan txistu, alboka, pandero eta akordeoiarekin. Horri lotuta, gaineratu zuen Kepa Junkerak instrumentu hori eraldatu zuela, beste musika mota batzuekin uztartuz.

Aipamen hori ez zen ausazkoa izan, trikitilari ospetsua baitzegoen publikoaren artean, ohorezko gonbidatu moduan. Txalo zaparrada luzea eskaini zioten musikariari, eta bere kanta ezagunenetako bat jo zuten, eskualdeko trikitilari, txistulari, panderojole eta albokarien laguntzarekin, Aitor Aspuru, Lander Otaola ‘Txato’ edota Oier Rebolledo tartean. Horrez gain, Arrastariako entradillei ere egin zieten keinu. 

Urtantak ekimenaren azken bi etapak izan dira Aiaraldekoak. Euskal Herriko zazpi probintziak bisitatu ditu ekimenak azken asteetan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide