Orruño kaleko zein kanpoko bizilagun ugarik ospatu dituzte jaiak asteburuan

Maider Ramirez Martin 2026ko abuztuaren 9a

Larunbatean zein igandeak ekintza ugari egin dituzte, eta jendetza batu da Urduñako alde zaharreko kale honetako festak ospatzeko.

Orruño kaleko jaiek bizilagun ugari erakarri dituzte asteburuan zehar, izan herrigunean zein San Roman baselizaren inguruetan. Izan ere, ermita Zedelika eta Ripa artean dagoen arren, alde zaharreko jai horren patroia da San Roman, Arkaitz Ortiz de Zaratek azaldu duenez. 

Hortaz, larunbatean Urduñako herrigunean eta igandean ermita inguruan, hainbat lagunek parte hartu dute antolatutako ekintzetan. Zehazki, jaiak larunbateko eguerdian abiatu zituzten, eta trikipoteoaren ostean, herri bazkaria egin zuten. Arratsaldean, mus txapelketa, haurrentzako jolasak eta buruhandiak izan zituzten. Iluntze aldera, txokolatea banatu, bingora jolastu eta DJ Juanmaren musikaren erritmora dantzatu zuten, eguna zezensuzkoarekin amaitu baino lehen. 

Gaur, ordea, Zedelikako San Roman baselizara mugitu da herritar margoa. Meza egin dute bertan, eta mokadua egon da ostean bertako zelaietan, txistularien musikaz alaituta. Ospakizunekin amaitzeko, porroitik edateko IV. lehiaketa eta II. tiragoma txapelketa jokatu dituzte, parte-hartze handia eta publiko are jendetsuagorekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide