Mundo Cero ekoiztetxeak elkartasunezko hainbat ekintza egin ditu asteburuan

Aitor Aspuru Saez

Etiopiako Mukaturi eskualdean edateko ura bermatzera bideratuko dute bildutako dirua.

Mundo Cero ekoiztetxeak egoitza inauguratu du Urduñan, baina horrez gain elkartasun ekitaldiak ere antolatu ditu ostiralean, larunbaten eta igandean. Berez, hiru film proiektatu dituzte (El viaje de Kabouri, Correr, crear, colaborar eta Viaje al país de los blancos), zeinetan euren protagonistak mintzatu diren.

Horri gehitu behar zaio larunbatean egindako mendi ibilaldia. Ezina Ekinez Egina elkarteak modu aktiboan parte hartu zuen azken horretan, baita Gualdetxu taldeak ere, bidea markatuta. Etiopiako Mukaturi eskualdean edateko ura bermatzera bideratuko dute bildutako dirua, Emalaikat Fundazioaren bidez.

Argazkiak: Aitor Aspuru, Mundo Cero

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide