2026/10/31 - 2026/11/01 15:00

Kirol jarduera

Orduña City Cross lasterketa

Orduña City Cross lasterketa
Urduña

Orduña City Cross 2026k ziklokrosa ekarriko du hiriko kaleetara datorren azaroaren 1ean, Orduñesa S.C.-ren eskutik. Proba nazioarteko C2 mailakoa izango da UCIren (Nazioarteko Txirrindularitza Batasunaren) egutegiaren barruan, eta Euskal Herriko nazioarteko lasterketen “Ipar Kopa” zirkuituko parte ere izango da. Horrela, Urduñak nazioarteko ziklokrosaren egutegiko proba bat hartuko du.

Lehiaketa urriaren 31n hasiko da, larunbatean, arratsaldez, 15:00etan, eskoletako, Benjamin, Alebin eta Infantil kategorien probekin, Txiki Kopa Bizkaiaren egutegiaren barruan. Txikienek Juan de Garayko zelaietatik ibiliko den zirkuituari itzuliak emango dizkiote, irteera eta helmuga Gasteiz errepidean izanik.

Igandean, azaroaren 1ean, helduen txanda izango da 9:00etatik aurrera, Master, Kadete, Junior eta Elite Sub23 kategorietan, emakumezko zein gizonezkoetan.

Kategoriaren arabera, 4 eta 8 itzuli artean egingo dituzte, Foru Plazan irteera eta helmuga izanik. Sari-banaketa 15:30ak aldera egingo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide