2.600 euro bildu dituzte Ametsgoienen aldeko azokan

Erredakzioa

Zentro zibikoa sortu nahi dute Burgos kaleko eraikinean bertan, Urduñako elkarteentzat irekia egongo dena. 

Arrakastatsua izan zen Ametsgoien elkarteak ostiral arratsaldean eta larunbat goizean atondutako azoka. Dozenaka lagun igaro ziren bertatik, eta produktu ugari erosi ahal izan zituzten, prezio sinbolikoetan. 

Modu horretan, 2.600 euro bildu zituzten antolatzaileek, proiektua finantzatzera bideratuko dituztenak. 

Hurrengo geltokia, zentro zibikoa

Iragan martxoaren 1ean ireki zituen ateak Ametsgoien etxeak Urduñako Burgos kaleko 4. zenbakian, egoera zaurgarrian dauden emakumeei harrera egiteko helburuarekin. 

Espazioari bizitza ematen aritu dira elkarteko kideak ordutik hona, eta hurrengo urratsa zein den aurreratu dute: Ametsgoien zentro zibikoa sortzea. Aurreratu dutenez, "Urduñako elkarteen eskura" egongo da gune hori, tailerrak, formazioak, topaketak eta bestelako jarduerak egiteko.

Argazkiak: Ametsgoien

Erlazionatuak

Ametsik goienak betetzeko grina

Maider Ramirez Martin api 09 Urduña

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide