100.000 euro eskuratzea aurreikusi du Urduñako Udalak tasa turistikoaren bidez

Txabi Alvarado Bañares

Ia 140 plaza turistiko daude hirian, Iker Santocildes Perez alkateak azaldu duenez. 

Turismoak geroz eta pisu nabarmenagoa du Urduñan, eta ondorio ekonomikoak ditu. Horren adibidea da berriki onartutako tasa turistikoa.

Zergaren bidez urtero 100.000 euro lortuko dituela kalkulatu du Udalak, hirian 140 plaza turistiko daudela zenbatuta. “Urduña bezalako hiri batentzako diru sarrera garrantzitsua da eta herria hobetzeko baliatuko dugu”, azaldu zuen Iker Santocildes Perezek Azalera podcastean. 

Alkatearen hitzetan, Bizkaiko Foru Aldunditik etorri da tasa jartzeko beharrezkotasuna, eta Urduñak zenbatekoa zehazteko aukera izan du soilik, ez zituelako gutxieneko baldintzak betetzen hobariak eta errekarguak ere planteatzeko. 

Gauzak hala, 4,5 euroko tasa ezarri dute kasu guztietarako. Etxebizitza turistikoen tasa hotelarena baino garestiagoa izatea proposatu zuen EH Bilduk. Baina, horren aurrean, “bestelako irizpide bat” defendatu du Santocildesek.

"Urduñara datozen turista gehienak hotelean eta etxebizitza turistikoetan geratzen dira. Horregatik, ez dugu establezimendu motaren arabera bereizi nahi izan eta etxebizitza turistiko eta lau izarreko hotelak tasa bera dute. Bainutxekoekin hitz egin genuen eta ados zeuden horrekin”, azaldu zion alkateak Aiaraldea Komunikabideari. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide