Migrazioaz, nortasunari buruz, eguneroko ikerketa-sorkuntza praktikaren inguruan eta gure sorkuntzen eraginaren inguruan arituko da Amets Arzallus, Miñan liburuaren idazlea (Ibrahima Baldekekin batera). Aste horretan zehar Kultur Faktoriako Arte Arnasa bekadun izan den Martzel Do Nascimento artista Faktorian mural bat sortzen arituko da eta tarte batean biak elkartuko ditugu oholtzan, bakoitzak bere lanaren aldarri diren lanketen inguruan une inspiratzaile bat sortzeko. 🎫 𝗦𝗮𝗿𝗿𝗲𝗿𝗮𝗸: https://labur.eus/MinanSolasaldiaBazkideek 5€ / Ez-bazkideak 7€
Faktoriako Margo Eskolako ikasleek beraien proiektu pertsonala landu dute plastikoki Gurene Granderen laguntzarekin. Hiru hilabeteetan ikasi eta praktikatutako akuarela tekniken emaitzak ikusgarri izango dira, hilabetez egongo den erakusketa batean. Margotzearen praktikan dabilen eta egon nahi duenarentzat esperientzia koloretsua. Zatoz eta batu margolarien sarera, gogotsu gaude saretze lanetarako eta. Otsailak 27an Saio Ireki batean bizitako ikaskuntzak partekatuko dituzte.