Arabako Ibilbide Berdeen Sarea Aiaran luzatzeko hainbat proposamen egin ditu Udalak

Erredakzioa 2016ko urr. 14a, 09:14

Aiarako Udalak hainbat proposamen luzatu ditu Arabako Foru Aldundiak etorkizunera begira diseinatu duen Ibilbide Berdeen Sarerako Lurralde planaren aurrean. Ibilbideen gainean hiru proposamen egin ditu guztira, Aiarako herrien arteko lotura indartzeko asmoaz eta, bide batez, Aiaraldea osoko ondare natural eta kulturalaren balioa azpimarratzeko. 

Izoria ibaiko ibilbidea

Arabako Foru Aldundiak etorkizunera begira diseinatu duen Ibilbide Berdeen Sarerako Lurralde planaren aurrean hainbat proposamen luzatu ditu Aiarako Udalak. Ibilbideen gainean hiru proposamen egin ditu guztira, Aiarako herrien arteko lotura indartzeko asmoaz eta, bide batez, Aiaraldea osoko ondare natural eta kulturalaren balioa azpimarratzeko. 

Izoria ibaiko ibilbidea

Helarazi diren proposamenen artean 'Izoria ibaiko parkea' dago. 10km-ko ibilbidea sortzea proposatu dut Udalak, Agiñagatik pasatzen den Sopeñako Bidea Nerbioiko parke linealarekin lotuz Markijana inguruan.

Zubito errekako bidea

Halaber, Zubito errekako ibilbidea jarraituta, oinezkoei zuzendutako pasabide bat egitea proposatu dute, 'Zubiko errekako parkea' izango litzatekena. Amurrio eta Arespalditza artean eraikitzea planteatuta dagoen txirrindulari bidearekin kointzidituko lukeen arren, Nerbioiko parke linealarekin lotzeko bidearen luzapena hartzen du informeak proposamen gisa. 

Bestelako hobekuntzak

Arespalditza, Mengarai, Zuhatza, Etxaurren Ikastola eta Ibagueneko udal eraikinen arteko oinezko konexioa hobetzearen beharra ere aldarrikatu du Udalak. Horretarako, besteak beste, A-624 errepide zaharraren ibilbidea berreskuratzea proposatu dute, Arespalditza eta Ibaguen artean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide