Luiaondok kontsultategi berria estreinatu du eta zerbitzua maiatzaren 17tik aurrera eskainiko dute

Erredakzioa 2016ko mai. 7a, 12:45

Patxitaren Etxea izenarekin ezagutzen den eraikinean osasun zerbitzu berria prest du Luiaondok. Atzo egin zuten espazioaren aurkezpena eta Aiarako koadrilako ordezkariak zein bertan lanean egongo diren medikuak bertaratu ziren. Arreta zerbitzua abiatuko dute maiatzaren 17an, asteartean. Hala ere, hurrengo asteazkenean, hilak 11, herritarrentzako ate irekien jardunaldia egingo dute instalazio berriak ikus ditzaten. 

Medikuen bi kontsulta

Patxita Etxea izenarekin ezagutzen den eraikinean osasun zerbitzu berria prest du Luiaondok. Kontsultategia martxan jarriko dute maiatzaren 17an, asteartean. Hala ere, hurrengo asteazkenean, hilak 11, herritarrentzako ate irekien jardunaldia egingo dute instalazio berriak ikus ditzaten. 

Eraikinaren beheko solairua bideratu dute osasun zerbitzura. 200 metro karratuetan itxaron gela, eskaerak kudeatzeko harrera espazioa eta hiru kontsulta egongo dira, erizaintza lanetarako bat eta medikuentzako bi. Mediku egoiliar batek erabiliko du bietako bat. Gainera, erabilera anitzeko beste bi espazio egin dituzte. Horietako bat odol-ateratzeak egin edo txertoak jartzeko izango da eta bestea taldeko heziketa ekintzak gauzatzeko, diabetiko edo asma dutenei zuzendutako saioak kasu. Medikuek erabiltzeko biltegia eta aldagela ere badaude, komunez gain. Espazioa egokituta dago eta guztiz irisgarria da. Etxearen atzealdean aparkalekua eta anbulantzietarako gune berezia ere egokitu dute. 

Luiandoko familia medikua den Roberto Gonzalezek azpimarratu du "hobekuntza handia" ekarriko duela espazio berri honek Aiarako osasun zerbitzura. "Aurretik, Gizarte Etxearen parean zegoen kontsultategian, galdera bat egin eta kaletik den dena entzuten zen. Eskaerak kudeatzeko espazio berriak pribatutasuna bermatzen du". Yolanda Carro erizainak azaldu duenez, "lehen ez zegoen espazio nahikorik Luiaondoko jende guztiarentzat. Orain espazioa lan egiteko askoz erosoagoa da". Gune berriarekin "oso pozik" dauden arren, Carrok azpimarratu du zerbitzuak hobetzeko asko duela oraindik, "Luiaondon familia gazte asko daude eta ume ugari dago. Pediatra baten beharra dugu". 

Botikin zerbitzua

Eraikin horretan kontsultategia jartzeko proiektua 2009an hasi zen, Udalak espazioa erosi zuenean. Guztira 1.100.000 euroko gastua suposatu dute erosketak eta egokitzapen lanek. Zifra horri aurre egiteko, Osakidetza, Lan eta Zerbitzuen Foru Planaren zein irisgarritasun diru laguntzak izan ditu Aiarako Udalak. 

Hala ere, oraindik egitekoak daude. Patxita Etxearen parean zaharkiturik dagoen eraikin txikia eraitsiko dute hurrengo hilabeteetan eta bertan botikin zerbitzua ere jarriko dute, Arespalditzako botikak eskainiko duena. Gainera, kontsultategi berri horren aurretik igarotzen den espaloiak 2 metroko zabalera izan dezan lanak egingo dituzte. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide