Aiarako Ermandadeak Burgosekin akordioa egiteko zirriborroa onartu du

Erredakzioa 2015ko mai. 29a, 08:50

Aiara eta Gorobel Mendizerraren Antzinako Ermandadea joan den maiatzaren 26an bildu zen Burgosek Gorobelen egindako itxierei buruz hitz egiteko. Bertan, Gaztela eta Leongo Juntaren eta Arabako Foru Aldundiaren artean egindako akordioaren zirriborroa onartu zen eta Gorobelen ganadua kontrolatzeko enpresaren kontratazioa adostu zen.

Aiara eta Gorobel Mendizerraren Antzinako Ermandadea joan den maiatzaren 26an bildu zen Burgosek Gorobelen egindako itxierei buruz hitz egiteko. Bertan, Gaztela eta Leongo Juntaren eta Arabako Foru Aldundiaren artean egindako akordioaren zirriborroa onartu zen eta Gorobelen ganadua kontrolatzeko enpresaren kontratazioa adostu zen.

Bileraren lehenengo puntua Aiarako eta Burgoseko erakundeek apirilean izandako bileraren inguruan informatzea izan zen. Gainera, ermandadearen eta Burgoseko Batzordearen arteko akordioaren zirriborroa ere onartu zen. Azken hau Gaztela eta Leongo Juntaren eta Arabako Foru Aldundiaren artean egindakoa da.

Ganaduaren erregularizazioa

Bestalde, Lastras de Teza eta Teza de Losa udalerriek ganadu kopurua erregulatzeko aurkeztutako eskaintza ere aztertu zen. Bazken ustiapen legeak esaten duen arabera, Aiarako abereek lursail horietan bazka dezakete eta horregatik hain zuzen ere, Burgoseko hainbat udalerrik proposamen bat esleitu dio anaiarteari. Bertan, ganadu kopurua, datak eta bazka egin dezaketen mendiak aipatzen dira, besteak beste. Neurri hau behin-behinekoa izango litzateke, izan ere, azken urte hauetan ganadua eta bazken ustiapena erregulatuko duen araua egiten ari dira erakundeek.

Arau hori lortzeko aurrera pausuak emateko nahian, Gorobel Mendilerroan bazkatzen duen ganadua kontrolatzeko zerbitzua kontratatzea erabaki zen bileran. Gainera, Neiker enpresak Mendilerroaren Kudeaketa Plana egitea adostu zen eta Aialurrek egindako ganadu kopuruaren analisia aztertu zen.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide