Kider enpresan 38 langilek onartu dituzte borondazteko bajak

Aitor Aspuru Saez 2011ko abe. 23a, 04:30

38 langilek euren lanpostuak utziko dituzte borondatezko bajen bitartez. Kider enpresak bukatutzat eman du, momentuz, krisia ekiditeko  proposatutako giza-baliabideen plana. Korporazioak adierazi duen arabera, beste lau langilek eskatu dute plan honi atxikitzea, baina enpresak ez du erantzun oraindik. Langile bakoitzak, borondatezko baja hauei esker, 40 egun kobratuko ditu lan egin duen urte bakoitzeko, eta gehienez 42 hileko soldata jasoko du.

38 langilek euren lanpostuak utziko dituzte borondatezko bajen bitartez. Kider enpresak bukatutzat eman du, momentuz, krisia ekiditeko  proposatutako giza-baliabideen plana. Korporazioak adierazi duen arabera, beste lau langilek eskatu dute plan honi atxikitzea, baina enpresak ez du erantzun oraindik. Langile bakoitzak, borondatezko baja hauei esker, 40 egun kobratuko ditu lan egin duen urte bakoitzeko, eta gehienez 42 hileko soldata jasoko du.

Kiderreko arduradunen hitzetan, giza-baliabideen plan honen helburua krisiak eragin dituen arazoak konpontzea da. Horretarako kanpoko kontu-ikuskaritza batek ateratako ondorioetan oinarritu da. Edonola ere, sindikatuek borondatezko baja hauek hain borondatezkoak ez direla izan salatu dute. LAB sindikatuak esan du kasu batzuetan, KIMEn adibidez, aurretiko erretretak adostu direla, baina beste hainbat kasutan bajak traumatikoak izan direla.

Bestalde, LABek salatu du ere giza plan honen bitartez hitzarmen kolektiboa apurtu dela. Indarrean dagoen hitzarmenaren arabera, erretreta bakoitzaren truke kontratu mugagabe bat egin behar zuen enpresak, beraz, hitzarmena alde batera uzteaz gainera, enplegua suntsitzen duela salatzen du sindikatuak. Zentzu horretan, LAB larrituta agertu da hurrengo urtean hitzarmen kolektibo berri bat sinatu behar baita KIDERren, eta aurrekari gogorrak dira hauek. Bukatzeko, LABen ustez, giza-baliabideen planak suposatu duen dirutza egin diren ERE ezberdinetatik atera da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide