Zehazki, hilaren 24an astelehenean abiatuko dira:
*21:00etan pastak eta kafea hartuko dituzte.
*21:30ean, txupinazoa eta suziriak jaurtiko dituzte.
Hurrengo egunean, apirilaren 25ean asteartean, San Markos izango da:
*12:30ean hasiko dute egitaraua mezarekin.
*13:15ean argazki erakusketa inauguratuko dute.
*13:30ean luntxaren txanda helduko da eta trikitiaren musikaz alaituko dute.
Bukatzeko, 14:30ean arkumea zozketatuko dute, urtero egiten duten moduan.