Atzo izan zen lasterketa Aramaion eta Mikel Beraza aiararrak nagusitasun osoa erakutsi zuen. Izan ere, ibilbide erdia bete eta gero bera bakarrik geratu zen sailkapenaren buruan eta lehiakideek ez zuten aukerarik izan berriro hurbiltzeko.
Berez, bakarrik sartu zen helmugan. Nabarmentzekoa da eguraldia petrala izan zela. Berazarekin batera Xabier Txintxurreta eta Gexan Albisu igo ziren podiumera.
